Udako ikastaroak

 

Hamar urtetik aurrerako umeei zein helduei ematen zaizkie klaseak.Talde bakoitzean modu ezberdinean egiten da lan, osatzen duen ikasle bakoitzaren behar eta nahien arabera, hain zuzen.
Haurrei dagokienez, helburua da sormenari bizirik eustea eta ariketa ezberdinak eginez sormenaren garapena sustatzea. Sorkuntzaz gozatzen irakastea, material berriak ezagutaraziz eta bitarteko ezberdinak eskura jarriz.
Helduei zuzenduriko klaseetan, berriz, Ocarizarten teknika ezberdinak lantzen dira, ikasle bakoitzaren beharrei banan-banako erantzuna eskainiz.
Guzti hori, giro dinamiko eta atseginean, ikasleen arteko harremana nagusituz. Joera eta gaitasun ezberdineko ikasleen partaidetza guztientzat da motibagarria eta aberasgarria. Gogoratu marraztea eta margotzea erlaxatzeko eta modu ezberdin batean adierazteko ere aparteko jarduerak direla.

Ordutegia:
Ordutegia taldearen interesen arabera finkatuko da.

 

  • Jarraitu: